7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Lagapena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egindako bilkuran, eta aurretik besterengarritasun deklarazioa eginda, onetsi zuen Irunberriko 3. poligonoko 60, 82, 90, 91, 92, 93, 95, 96, 97,160, 226, 233 eta 235 lurzatiak Nasuvinsa enpresa publikoari dohainik lagatzea.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko epea irekiko da, hamabost egunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Irunberrin, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Rocio Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1916489