7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Lekunberriko industrialdeko lurzoru urbanizagarria urbanizatzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektorean.
Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lekunberriko lurzoru urbanizagarria urbanizatzeko proiektua, AR-2 eremuko S-3 Ekialdea sektoreari buruzkoa. Proiektua Lekunberriko Udalak sustatu du eta prestatu, berriz, Ingeniería Eunate SLk.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ikusgai egonen da Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoarekin.

Espediente osoa Lekunberriko Udaleko Idazkaritzan dago ikusgai, 9:00etatik 15:00etara.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan aurreikusitakoarekin.

Lekunberrin, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1916699