7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1161/2019 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gastua egiteko, zeina onetsi baitzen langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazioaren bidez.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, kontratazioaren bidez. Deialdi horrek 473891 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

Irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez, 75.000 euroko gastua baimendu zen 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko” izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea partida honetatik honenbesteko gastua egiteko:

Irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenean arauturiko dirulaguntzak, helburua dutenak, kontratazioaren bidez, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzea: 70.410 euro, 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Autonomoentzako laguntzak laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko” izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kontura, langile autonomoen laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko asmoz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko abenduaren 13an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1916374