7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafekzioa

Leitzako Udalak, 2019ko azaroaren 26an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen:

1.–1. poligonoko 408 lursailaren zati baten (372,68 metro koadroko herri-lurra) desafektazioa hasiera batean onartzea:

Desafektazioaren xedea: herri-lurra ondare ondasun bihurtu, eta hurrengo lursail honekin trukatzea: 1. poligonoko 412 lursailaren zati bat (372,68 m²).

Lur trukaketaren erabilgarritasun publikoa: Okabio mendian dauden bordetara joateko bidea egitea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean jendaurrean jartzea udal idazkaritzan, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazioak egin ditzan.

3.–Lursailak trukatzeko baldintza plegua onartzea.

Leitzan, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1916670