7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Abenduaren 19ko Alkatetzaren 77/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zen ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Itzako Udaleko zinegotzi María Pilar Ibero Baquedanoren esku uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutenean, alkatea kanpoan denean edo Alkatetzak horretarako ebazpena ematen duenean espresuki. Hori, ondoko arauen arabera: abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean xedatua, kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez, salbu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan zehazten direnak, eta Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoa.

Itzan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1916446