7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2020rako zerga-tasak

Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2020ko ekitaldian aplikatuko diren zerga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean adierazitakoarekin bat. Hona hemen:

1.–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,1580

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea aplikatuko da zergaren tarifen gainean.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12.

Gehikuntzaren sortzealdi guztietarako karga-tasa bakarra ezartzen da, %12, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2020ko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

Sortzealdia:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,56: 19 urte.
  • 0,43: 18 urte.
  • 0,29: 17 urte.
  • 0,16: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,20: 4 urte.
  • 0,28: 3 urte.
  • 0,18: 2 urte.
  • 0,09: Urtebete.
  • 0,09: Urtebetetik behera.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1916444