7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2019ko 13. eta 14. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzako Udalaren 2019ko aurrekontuan aldaketak egiteko 13. eta 14. espedienteak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek haiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Itzan, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1916443