7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza fiskala, hirigintzaren arloan lizentziak emateko
eta kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak
arautzen dituena. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzaren arloan lizentziak emateko eta kontrolerako jarduera administratiboak egiteko ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2019ko abenduaren 17an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916411