7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzeko
tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2019ko abenduaren 19an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916410