7. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3436/2019 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Raúl Sáinz Gómez jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Raúl Sáinz Gómez jauna izendatu zuen garai hartan Garapen Ekonomikorako Departamentua zeneko Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko buru sei urterako; lanpostu hori 6382 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak, azaroaren 26an emandako 36/2019 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko buru izendatu zuen Raúl Sáinz Gómez jauna. Izendapenak 2019ko azaroaren 28tik dituenez ondorioak, 2019ko azaroaren 27a izan zen bulegoburutza horretan aritu zen azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Raúl Sáinz Gómez jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burua (lanpostu hori 6382 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan). Bulegoburutza horretan aritu zen azken eguna 2019ko azaroaren 27a izan zen.

2. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakeela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1916260