69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

136/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez Gema Urralburu Alcate izendatzen baita Félix Garrido egoitzako zentro soziosanitarioko zuzendari. Egoitza Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe dago organikoki.

Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 25eko Foru Lege-dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenez, sektore kalteberek edo COVID-19ren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta indartzeko edo modu alternatiboan emateko Eskubide Sozialetako Departamentuak martxan jartzen dituen zentro soziosanitarioetako zuzendaritza karguak izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik. Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira.

Horiek horrela, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan xedatutakoarekin, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin eta Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen martxoaren 25eko Foru Lege-dekretuan xedatutakoarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Gema Urralburu Alcate izendatzea Félix Garrido egoitzako zentro soziosanitarioko zuzendari. Egoitza Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpe dago organikoki eta 50 tokitik gorako edukiera du.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 26an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2004276