69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabide horietan adierazi beharko dute legeak eskatzen dituen gaitasun eta hautagarritasun baldintzak betetzen dituztela.

Orbaizetan, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2003654