69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOLLANO

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2020ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Gollanon, 2020ko martxoaren 9an.–Batzarreko burua, Juan Carlos Díaz Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L2003706