69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2020ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Gardeko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsirik geldituko da aldaketa Gardeko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garden, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2003664