69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

733/2020 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2559/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa bidez. Ebazpena 2019ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1681/2019 Ebazpenaren bidez, zuzenean onetsi zen izangai onartuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.

ndoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 205/2020 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epea ireki zen euskararen ezagutza frogatzeko ele biko lanpostuetan, eta lekualdatze lehiaketan sartutako behin betiko lanpostu hutsak zehaztu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 17an emandako 419/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lanpostu hauek esleitzea:

–Juan Carlos Ganuza Sancho jaunari, gaur egun Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu eginkizunetan ari baita, 760 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Cristina Zozaya Iribarren andreari, zerbitzuko zuzendaritza bat betetzen ari baita, 6138 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Esther Eraso Goñi andreari, zerbitzu berezietako egoera administratiboan baitago, 10474 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

–Tania Pérez Tellería andreari, burutza bat betetzen ari baita, 7536 zenbakiko lanpostu hutsa, funtzionarioen araubidekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikia.

2. Lehiatzaileei adieraztea haien destino berrien jabetza egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2020ko maiatzaren 5ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.6 oinarrian ezarritakoarekin bat.

b) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiatzaileen jabetza egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; horretarako, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

c) Lanpostu berrian hasteko unean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan zerbitzu eginkizunetan dauden lehiakideei bukatuko zaie egoera hori.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 43 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak hala izendatuta (76/2019 Foru Agindua, ekainaren 17koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA

Administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

4199

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10090

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7439

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7948

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

5441

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

6933

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10768

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

1772

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7513

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7514

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7005

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

8022

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Garraio Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7270

LURRALDE KOHESIORAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10591

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaria

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10569

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10473

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10587

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7222

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Foru Ogasuna

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

3736

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

3799

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10216

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10218

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

4053

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7521

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7446

MIGRAZIO POLITIKETAKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

37398

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

37399

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

38024

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

36952

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

35073

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10383

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7949

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7526

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

71424

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

O-NOZeko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

70946

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

O-NOZeko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

66600

OSASUN DEPARTAMENTUA

O-NOZeko Zerbitzu Zentralak

O-NOZeko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

10551

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

35966

HERRITARREKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

Euskara, C1

6913

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia

NGko funtzionarioa

Sarriguren

Mistoa

5865

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7166

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7493

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

8144

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia

NGko funtzionarioa

Iruña

Mistoa

Iragarkiaren kodea: F2003770