69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

709/2020 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Irati Marañón Quintana andrea izendatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, euskara itzultzaile-interprete lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1265/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1753/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 23koan.

Eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 332/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Halaber, deialdiaren 5.1 oinarria, epaimahai kalifikatzaileari buruzkoa, aldatu zen. Ebazpen hori 2019ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.

Hautaprobak amaiturik, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen epaimahai kalifikatzaileak. Proposamen hori 2020ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Irati Marañón Quintana andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, euskara itzultzaile-interprete lanetan aritzeko, eta plantillan 36063 zenbakia duen lanpostua esleitzea, funtzionario araubidekoa, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikia.

2. Xedatzea ezen Irati Marañón Quintana andreak lanpostuaz jabetu beharko duela Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusian (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, izenak aldatu , eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2003769