68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

229E/2020 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten baita: “Saso de Pedriz 3” legar-hobia ustiatzeko proiektua, Ablitasko udal-mugartean. Hormigones Beriain SA da sustatzailea.

Proiektua sartua dago Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 2. taldean, eta beraz, ingurumen eraginaren ebaluazio arruntaren mende dago. Proiektuaren xedea da legarra ateratzea Ablitasko udal-mugarteko 3. poligonoko 167. eta 168. lurzatietan, Saso Pedriz alderdian.

21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Hormigones Beriain SAk 2019ko apirilaren 12an aurkeztu zizkion proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana organo eskudunari, eta organo horrek jendaurrean jarri zituen 2019ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, argitaratutako iragarkiaren bidez, 30 egun balioduneko epean, honako hauetan ezarritako ondorioetarako: abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzkoa; eta martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa. Jendaurreko epean ez da alegaziorik jaso.

Aldi berean, 21/2013 Legearen 37. artikuluari jarraituz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak kontsulta egin zien Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ablitasko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren erantzunak jaso ziren.

2019ko azaroaren 14an, sustatzaileak, 21/2013 Legearen 39. artikuluari jarraikiz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera aurkeztu zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari. Eskaera hori Biodibertsitatearen Zerbitzuari igorri zitzaion espedienteko dokumentazio osoarekin batera, 39.3 artikuluari jarraikiz.

Jasorik dago Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren aldeko txostena, 2019ko urtarrilaren 22koa. Bertan adierazten da proiektuak ez duela ukituko katalogatutako aztarnategi arkeologikorik.

Proiektuaren laburpena eta ingurumenean eragina izanen duten ekintzen azalpena ebazpen honen I. eranskinean jaso dira. Ingurumen-inpaktuaren azterketan (II. eranskinean laburturik ageri da) proiektuak ingurumenaren gainean izanen dituen ukipen nagusiak egoki aztertzen dira eta neurri zuzentzaile zehatzak ezartzen, ingurumenean inpaktu nabarmenik ez eragiteko.

Proiektua belarki laboreetan garatzen da, eta ez du ukipenik sortuko ez Natura 2000 Sarean, ez eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarean ere. Altxonbideak, intereseko landaredia edo habitatak ere ez dira ukituko.

Ingurumen Eraginaren Atalak txostenean adierazi du tramitatu den dokumentazioan jarduketak behar bezala zehaztuta daudela, eta proposatu du Ablitasko udal-mugartean “Saso de Pedriz 3” legar-hobia ustiatzeko proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea. Proiektuaren sustatzailea Hormigones Beriain SA da. Aurkeztutako proposamena bideragarritzat jotzen da ingurumenaren aldetik, baldin eta ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura osatuta dagoela iritzita, eta azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu honen aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten da: “Saso de Pedriz 3” legar-hobia ustiatzeko proiektua, Ablitasko udal-mugartean. Hormigones Beriain SA da sustatzailea.

2. Aurkeztutako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz gauzatuko da jarduera, eta, gainera, baldintza hauek bete beharko dira:

A) Erauzte eremua Ablitasko 3. poligonoko 167. eta 168. lurzatien mugen barruan egonen da, eta lurraren jatorrizko kota gehienez ere 7 metro beheratuko da ustiapen fasean. Leheneratze fasean, kota gehienez ere 6 metro beheratuko da, eta sortutako arroka antzuekin beteko da aldea. Betegarriaren bolumena handiagoa izan dadin, kanpoan hondeatutako lurrak ekartzen ahalko dira, gehienez ere lursailaren jatorrizko kotara iritsi arte.

B) Ustiapena betiere maila freatikotik metro bat gorago mantendu beharko da gutxienez, eta horretarako, behar izanez gero, ustiapenaren kota aldatu eginen da.

C) Legarra ateratzen hasi baino lehen, gutxienez 40 cm-ko geruza bat landare-lur kenduko da. Beste materialetatik bereiz metatuko da, eta gero osorik erabiliko da fase bakoitzeko leheneratze lanetarako.

D) Proiektatutako fase-planaren arabera eginen dira leheneratze lanak, eta lurraren nekazaritza erabilera berreskuratuko da metatutako landare-lurra zabalduz. Aurretik, sortutako zuloa partez beteko da arroka antzuekin eta, kasua bada, kanpotik ekarritako lurrekin. Perimetroko ezpondaren malda 3H:1V izanen da, eta hidroereintza bidez landareztatuko da, autoktonoak diren belar espezieen haziak (%95) eta espezie zurkaren haziak (%5) nahastuta.

E) Leheneratze lanetarako betegarri gisa erabiltzen ahalko dira ustiategiko errefuseko materialak eta hondeaketako lur eta harri garbiak. Laborantzarako egokia den landare-lurra ekartzen bada kanpotik, beste materialetatik bereiz metatuko da, eta betegarriaren azaleko geruzetarako erabiliko da.

F) Kanpoko hondeaketa lurrak legar-hobira garraiatu ahal izateko, horiek R10 gisako baimena duen lurren kudeatzaile batetik etorri beharko dute, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 27. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hondeaketa materialen balorizaziorako aurretiazko komunikazioa egin beharko zaio, posta elektronikoz, Nafarroako Gobernuko Hondakinen Atalari (residuos@navarra.es).

G) Proiektua aurrera eramatean edozein aztarna arkeologiko aurkituz gero, haren berri eman beharko zaio Vianako Printzea Erakundeko Arkeologia Atalari.

H) Hautsaren kontrako babes neurri hauek jarriko dira:

–Bai materialak bai makinen eta ibilgailuen zirkulaziorako pistak behar den guztietan ureztatuko dira, batez ere udan.

–Ustiategiko eremuaren barrenean eta sarbidean ibilgailuen zirkulazioaren abiadura ez da 20 km/h-tik gorakoa izanen.

–Materialak garraiatzen direnean kamioien kaxak estali eginen dira, partikularik ez aireratzeko.

I) Gogorarazten da ezen ibilgura isuririk egiteko, urak hartzeko edo ibilgua ukitzeko Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimen berariazkoa beharko dela.

3. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari jakinarazten zaio ezen egokitzat jotzen dela 50.000 euroko abala ezartzea, modu horretan bermatuko baita leheneratze planaren exekuzioa legar-hobiaren baimen substantiboaren barnean eginen dela, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuarekin bat.

4. Sustatzaileari adierazten zaio proiekturako jarduera lizentzia eskatu behar diola Ablitasko Udalari, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearekin bat. Tramitazio horretan lurzoru urbanizaezineko baimena ere sartu behar da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren arabera.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 41. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Basozaintzari (Tuterako Barrutia), Ablitasko Udalari eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Proiektuaren deskribapena

Ablitasko 3. poligonoko 167. eta 168. lurzatietan legarra ateratzea proiektatzen da. NA-3010 Tutera-Ablitas errepidetik izanen da sarbidea, eskuinetara dagoen pista batetik, 3,300 kilometro puntuan, aerodromoaren parean. Ukitutako lurzatiak errepidetik hurbil daude.

Lurzatiek 61.641 m²-ko azalera dute. Proiektuan 3 metroko babes zerrenda ezarri da, bideak, erretenak eta beste lurzati batzuk babesteko. Zerrenda horren gainean lur kordoi perimetrala kokatuko da, itxitura gisa. Horrenbestez, ustiapen eremuak 57.554 m² izanen ditu. Horrez gain, sartzeko ate bat izanen du ustiategiak.

Legar-hobia ustiatu baino lehen, landare-lurra kenduko da, 40 cm-ko geruza, gutxienez. Proiektatutako azken topografiaren arabera, 7 metro beheratuko da jatorrizko kotatik, eta 6ra jaitsiko dira betegarria jarri ondoren (zeina soberan dauden hondakinez osatuta egonen den %10ean, gutxi gorabehera). 3-4 metroko altuera duten bi bankutan aterako da lurra. Plazaren azken kota 311 eta 313 m artekoa izanen da, eta perimetroko ezpondaren malda 3H:1V izanen da. Atzerako hondeamakina hidraulikoa erabiliz eginen da erauzketa, eta horrek kargatuko ditu kamioiak. Ez dago aurreikusia materiala in situ tratatzea, salbu 150-200 mm-ko boloak izan ditzaketen legarrak; horiek zaranda finkoaren bidez bahetuko dira. Materiala sustatzaileak Buñuelen daukan plantara eramanen da, han tratatzeko.

Zenbatespenaren arabera, 301.140 m³ lur gordin aterako da eta %10 baztertuko. Urtean 50.000 m³ ateratzea aurreikusten da, eta horrek esan nahi du ustiategiak 6 urte eta 6 hilabeteko bizitza baliagarria izanen duela. Plangintza bat aurkeztu da ustiaketa- eta leheneratze-lanak aldi berean egiteko: 5 fase egonen dira, hasieran mendebaldetik ekialdera joanen direnak 168. lurzatian eta, azkenik, hegoaldetik iparraldera 167. lurtzatian.

II. ERANSKINA

Ingurumen-inpaktuaren azterketaren (IIA)
eta leheneratze planaren laburpena

Ingurumen-inpaktuaren azterketan ingurune hauen inbentarioa egin da: ingurune fisikoa, biotikoa, pertzeptuala, sozioekonomikoa eta kulturala, barnean sartuta: geologia, klima, hidrogeologia, landaredia, fauna, lurzorua, lurzoruaren erabilerak, paisaia, arkeologia eta kultura ondarea, azpiegiturak eta ingurune soziodemografikoa.

Proiektuak ez du ukipenik sortuko Natura 2000 Sarean eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sarean. Altxonbideak ere ez dira ukituko.

Proiektuaren eremuko ingurune hartzailea azterturik, IIAk analizatu eta baloratu egiten du proiektatutako ustiategiak bere eremuko ingurunean izanen duen eragina. Ondorio gisa, 36 inpaktu identifikatzen dira. Horietarik, moderatutzat jotzen dira prozesu geofisikoen gaineko inpaktuak, paisaiaren gainekoak, atmosferaren kalitatearen gainekoak eta lurzoruaren erabileraren gainekoak. Geologiaren gaineko inpaktua larritzat jotzen da, eta gainerakoak bateragarritzat. Eragin orokorra moderatutzat jotzen da. Ez da eragin kritikoko ekintzarik identifikatzen proiektuan.

Ingurumen-inpaktuaren azterketak beharrezko neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko plana jasotzen ditu; horiek aurrera eraman beharko dira ebazpen honetan eskatzen denarekin batera.

Leheneratze planaren xedea izanen da lurzatia berreskuratzea nekazaritzarako erabili ahal izateko. Sortutako zuloa partez beteko da soberan dauden arroka antzuekin, -6 metroko kotaraino, nahiz eta leheneratze planean aurreikusia dagoen, balizko hobekuntza gisa, goragoko kotetaraino betetzea, hirugarrenen materiala eskura badago. Geratzen den azalera lauaren inguruan 3H.1V maldako ezponda eginen da. Bost fase planifikatu dira, elkarren segidakoak, ustiaketa- eta leheneratze-lanak aldi berean egiteko.

Leheneratzeak barruan hartuko du, batetik, kendutako landare-lurra jartzea eta, bestetik, plataforma nagusian nekazaritza-erabilera berrezartzea. Ezponda perimetralak zuhaitzik gabeko baso lurren erabilerarako utziko dira, eta hidroereintza bidez landareztatuko dira belar espezieekin (%95) eta zurkarekin (%5).

Iragarkiaren kodea: F2003113