68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aparteko kredituaren espedientea. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak, 2020ko otsailaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aparteko kredituaren espediente bat, berrehun eta hirurogeita hamar mila eurokoa, “Uxue. Saneamendu sarea” izeneko inbertsioari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 270.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 207.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 63.000 euro.

Tafallan, 2020ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2004129