68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena. Aparteko kreditua

Batzar Orokorrak 2020ko otsailaren 17an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen kreditu bereziaren espedientea, 138.000 eurokoa, “Erriberri. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea, Kale Nagusian”.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 138.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 81.500 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 56.500 euro.

Tafallan, 2020ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2004117