68. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkatetzak aldi baterako bereganatzea
eskuordeturiko eskumen generikoak

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 147/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko martxoaren 20an. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik, 2019ko uztailaren 2ko Alkatetzaren 267/2019 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren eskudantzia hauek eskuordetu zitzaizkiola Tokiko Gobernu Batzarrari:

–Lan-eskaintza publikoa onestea, aurrekontuari eta plantillari buruz Udalbatzak osoko bilkuran onetsitakoari jarraikiz, eta langile finkoak hautatzeko proben eta lehiaketen bidez lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, espresuki Udalbatzaren eskuetan utzi ez direnak, bai eta hirigintza-kudeaketako tresnak eta urbanizazio proiektuak onestea ere.

–Kontratazioaren arloan, Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarrian Alkatetzari emaniko eskumenak, muga jarrita 15.000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten kontratuetan, hornidura edo zerbitzuen kasuan, eta 40.000 eurotik beherakoetan, obra kontratuen kasuan, halakoek Alkatetzaren eskumena izaten segitu baitzuten.

Ikusirik beharrezkoa dela, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua onetsi eta gero, neurri bereziak hartzea eta horiek eragina dutela administrazio publikoen kudeaketan.

Ikusirik dauden salbuespenezko zirkunstantzien ondorioz, zerbitzuek eraginkortasunez funtziona dezaten, komenigarria dela Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordeturiko eskumen generikoak aldi baterako beregana ditzan Udaleko Alkatetzak, azken horrek organo eskuordetzaile gisa dituen eskudantziak baliatuz.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 10 artikuluekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udaleko Alkatetzak bereganatzea berak 2019ko uztailaren 2an eman zuen 267/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturiko eskumen generikoak, Alkatetza bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bereganatze hau aldi baterakoa izanen da, alarma egoeraren deklarazioak iraun bitartean.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta iragarki-taulan eta udal egoitza elektronikoan ere jartzea; dena den, errebokatzeak indarra izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarreko kideei jakinaraztea.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oltza Zendean, 2020ko martxoaren 20an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2004192