67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Laburpena, GKEentzako dirulaguntzena. 2020

Oharra: Testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN identifikazioa: 500559.

1.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak emateko irizpideak eta prozedura egituratu eta finkatzea, Galar Zendeako herritarren bizi kalitatea babestu, garatu eta hobetzeko egokitzat jotzen diren proiektu eta ekintzei ematen zaizkien dirulaguntzen esparruan.

Ezin dituzte jaso dirulaguntza hauek Galar Zendeako Udalaren beste laguntza berariazkoen bidez udal dirulaguntzak jasotzen dituzten kolektiboek eta pertsona fisiko eta juridikoek.

2.–Laguntzen izaera.

Dirulaguntzak emateko, arau hauei jarraituko zaie:

1. Borondatezkoak eta aldi baterako izanen dira.

2. Ezin izanen dira aurrekaritako erabili.

3. Ezin izanen da eskatu dirulaguntza handitu edo berritzerik.

4. Baliorik ez dute izanen dirulaguntzak emateko eskuzabaltasun hutsez hartzen diren erabakiek.

3.–Finantzaketa.

Aurrekontuan den partidatik.

4.–Onuradunak.

Dirulaguntzak jaso ahalko dituzte honako baldintza hauek frogatzen dituztenek:

Deialdiaren xede diren jarduerak irabazi-asmorik gabe egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, beren jarduerak Galar Zendeako herritarrei onura ekartzen diela frogatzen dutenak.

Udalerriko zerga arloko betebeharrak eguneratuak izatea.

Getze Galarren, 2020ko martxoaren 18an.–Idazkaria, Mercedes Arnedo Lana.

Iragarkiaren kodea: L2004135