67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, 2020an euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 500240.

Alkatetzak martxoaren 12an emandako 254/2020 Ebazpena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena.

–Deialdiaren xedea:

Dirulaguntzak ematea, lehia irekiaren araubidea erabiliz, Burlatako guraso elkarte, ikastetxe eta kultur elkarteei, egiten badituzte onetsitako oinarriak arautzen dituen udal ordenantzan aurreikusitako jarduerak. Hura 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, dagokion erregistroan inskribatua.

Egoitza eta helbide fiskala Burlatan izatea.

Izaera soziala izatea eta irabazteko asmorik ez.

Aurkeztutako proiektua Burlatako udal mugartean gauzatzea.

–Jarduera hauek lagunduko dira diruz:

Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Euskararen erabileraren aldeko motibazioa eta sentsibilizazioa lantzeko jarduerak.

Euskarazko argitalpen eta hedabideak, toki mailakoak.

Euskal literatura eta euskarazko irakurketarako zaletasuna zabaltzeko xedea duten jarduerak.

–Eskabideak noiz eta non aurkeztu:

Eskabideak Burlatako Udalaren egoitza elektronikoan egin beharko dira, honako eskabideekin batera:

IFKren fotokopia.

Egin beharreko jardueren proiektu xehatua.

Jarduera egiteko aurreikusi diren gastuen eta diru-sarreren aurrekontu xehatua.

Bertze toki batean xede bererako aurkeztutako dirulaguntza eskaeren zerrenda, izanik horiek eginak nahiz egin beharrekoak, tramitatuak edo tramitatze bidean, erakunde publikoei nahiz pribatuei eskatuak. Honako hauek zehaztu beharko dira: entitateen izenak, eskatutako zenbatekoa, edo emandakoa, ebatzita badago, edo aurreikusitako zenbatekoa aurreko urtekoa aintzat hartuz.

Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 30eko 23:59an bukatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Gastuak eta jarduerak justifikatzeko eta horien gaineko txostena aurkezteko epea 2020ko abenduaren 15ean hasiko da, eta 2021eko urtarrilaren 15ean bukatuko.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 20an, argitaratu ziren.

16.000 euroko gastua onartzea deialdi honetarako.

Burlatan, 2020ko martxoaren 12an.–Alkatea, Ana M.ª Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004048