67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-124

Urzainkiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Urzainkiko Udala.

Xedea: Urzainkiko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ezka ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urzainki (Nafarroa).

Urzainkiko isurketak 16.200 m³-ko emaria du urtean, eta Ezka ibaiaren ibilgura isurtzen da Imhoff biltegi batean araztu ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003736