67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-98

Puentes Murias ABBEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Puentes Murias ABEE.

Xedea: Erriberri-Tafalla tartean, AHTren trenbideko lanen instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Zidakosko alubioi lurrak.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erriberri (Nafarroa).

Hondakin uren isurketa urtean 180 m³ baino gutxiagokoa izanen da, eta, behin arazturik, lurrean infiltratuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003735