67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-733

Campsa Estaciones de Servicio SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Campsa Estaciones de Servicio SA.

Xedea: N-232 errepideko 82. kp-an (eskuinaldean), 11302 zenbakiko gasolindegiko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Castejón (Nafarroa).

Komunetako hondakin urek osatzen duten isurketak 140 m³-ko bolumena du urtean, eta arazten da dekantagailu digestore batean, iragazki biologikoarekin, eta bigarren mailako dekantagailuan. Hidrokarburoak izan litzaketen euri urak I klaseko hidrorkarburoen bereizgailuan tratatzen dira; haien bolumena 1.745 m³-koa da urtean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003315