67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2020ko ekitaldirako kirol ikastaro eta jardueretan izena emateko eta horietan parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iragan eta ordenantza fiskalaren aurka inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Horrenbestez, prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa argitaratzen da, behin betiko onetsi baita:

ARAUA, MANKOMUNITATEAREN KIROL ZERBITZUAK EMATEKO EDO JARDUERAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan ezartzen dira kirol zerbitzuak emateko edo jarduerak egiteko prezio publikoak, eranskinean zehazten diren tarifen arabera.

2. artikulua. Arau honetako prezio publikoak ordaintzera behartuta daude zerbitzu bakoitzaren erabiltzaile edo onuradunak.

3. artikulua. Arau honetako prezio publikoen tarifak eranskinean agertzen dira.

4. artikulua. Tasa ordaindu beharra zerbitzua edo jarduera egiten hastean sortuko da, edo eskatzen den unean.

5. artikulua. Prezio publikoak autolikidazio araubidean eskatzen ahalko dira.

6. artikulua. Prezio publikoa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira.

1. ARAU FISKALA: KIROL IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMATEKO ETA HORIETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Arau honen xede den prezio publikoa ezarri da honako hauen babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikulua eta hurrengoak.

Sortzapena

2. artikulua. Ordaindu beharra ikastaro eta jarduera bakoitzean izena ematen den unean sortzen da, eta horietan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Kirol ikastaro edo jarduera batean izena emateak tarifaren sortzapena ekarriko du.

4. artikulua. Prezio publikoak ordainduko dira erabiltzaileak emandako kontuan kargua eginez edo Mankomunitatearen kontuan diru-sarrera eginez.

5. artikulua. Ikastaro edo jarduerarengatik ordaindu beharreko prezio publikoa bakar-bakarrik deuseztatuko da Mankomunitateak hura bertan behera uzten badu.

6. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, hilabete naturalak ordainduko dira, izena ematen den hilabetea barne.

7. artikulua. Ikastaroa hasita dela ikasleak hori uzten badu, ez zaio tarifa itzuliko, uzten duen data edozein dela ere.

8. artikulua. Kobrantza. Autolikidazioa eta zorrak. Prezio publikoak autolikidazio araubidean eskatzen ahalko dira. Prezio publikoa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira.

Tarifen aplikazioak

9. artikulua. Arau honen eranskinean agertzen diren beherapenak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren txartela edo gazte txartel indarduna, kasu bakoitzaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Indarraldia

Ordenantza honek 2019-2020 ikasturterako izango du indarra, edozein dela ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den data.

ERANSKINA, KIROL IKASTARO ETA JARDUERETAN IZENA EMATEKO ETA HORIETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAU FISKALARENA

2019-2020ko kirol ikastaro eta jardueren tarifak

1.–Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietariko batean erroldatuta daudenendako prezioak:

Atletismo eskolak

Urritik maiatzera

65 euro: ikaslearen kontuan kargatuko da, bi epetan:

lehenengo epean, 35 euro, eta bigarrenean, 30 euro

45 euro 1 egun/astea. Epe bakar batean

Eskola kirola

Urritik maiatzera

45 euro 1 egun/astea. Epe bakar batean

65 euro 2 egun/astea:

lehenengo epean, 35 euro, eta bigarrenean, 30 euro

Kirol hastapena

Urritik maiatzera

15 euro

Kirola eta osasuna: emakumeak, adinekoak

Urritik maiatzera

1.600 euro talde bakoitza

Piraguismoa

2-3 ordu

10 euro

Pala txapelketa

Irailetik ekainera

10 euro/bikotea

Frontenis txapelketa

Irailetik ekainera

10 euro/bikotea

Ibilketa nordikoa. Hastapena

3 ordu

6 euro

Padela. Hastapena

1,5 ordu

10 euro

Zaldiketa egokitua

6 ordu

3 ordu

45 euro

20 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 20 ordu

20 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 15 ordu

15 euro

2.–Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietariko batean erroldatuta ez daudenendako prezioak:

Atletismo eskolak

Urritik maiatzera

85 euro: ikaslearen kontuan kargatuko da, bi epetan:

lehenengo epean, 45 euro, eta bigarrenean, 40 euro

Eskola kirola

Urritik maiatzera

59 euro 1 egun/astea. Epe bakarrean

85 euro 2 egun/astea:

lehenengo epean, 45 euro, eta bigarrenean, 40 euro

Kirol hastapena

Urritik maiatzera

20 euro

Kirola eta osasuna: emakumeak, adinekoak

Urritik maiatzera

1.600 euro talde bakoitza

Piraguismoa

2-3 ordu

13 euro

Pala txapelketa

Irailetik ekainera

13 euro/bikotea

Frontenis txapelketa

Irailetik ekainera

13 euro/bikotea

Ibilketa nordikoa. Hastapena

3 ordu

8 euro

Padela. Hastapena

1,5 ordu

13 euro

Zaldiketa egokitua

6 ordu

3 ordu

59 euro

26 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 20 ordu

26 euro

Kirol kanpaldiak

5 egun: 15 ordu

20 euro

Kenkariak ikastaroetan:

a) Gazte txartela:

b) Familia ugariak.

% 20ko beherapena izanen dute.

Erroldatu gabekoentzako prezioak:

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietariko batean erroldatuta ez daudenendako prezioak gorago aipatutakoak baino % 30 handiagoak izango dira.

Tafallan, 2020ko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2003991