67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta haren betearazpen oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 86.800,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 44.305,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 131.605,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 41.005,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 131.605,00 euro.

Tafallan, 2020ko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L2003979