2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2020ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, plantilla organiko hori behin betikoz onetsitzat jo da, inork ez baitu haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Beraz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako plantilla organikoa.
Tafallan, 2020ko martxoaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.
2020KO PLANTILLA ORGANIKOA |
LANPOSTUAREN IZENA | LANPOSTU KOPURUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA/TALDEA | SARBIDEA | ESKLUSIBOTASUNA | TALDEKO/MAILAKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNA | ZUZENDARITZA LANPOSTUA | LANPOSTUA | LANALDIAREN LUZAPENA | ARRISKUA | TALDEKO OSAGARRIA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
FUNTZIONARIOAK |
Kirol koordinatzailea | 1 | F | B | OL | - | | - | - | 39,73 | - | - | - | Jardunean |
ALDI BATERAKO LAN-KONTRATUDUNAK |
Eskola kiroleko monitoreak | - | ABLK, LP | D | OL | - | 12 | - | - | 29,43 | - | - | - | Ikasturtea |
Emakumentzako eta egokitutako kiroleko monitoreak | - | ABLK, LP | D | OL | - | 12 | - | - | 52,02 | - | - | - | Ikasturtea |
Langileen izenen zerrenda, 2020ko urtarrilaren 1ean |
IZEN-DEITURAK | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA EDO TALDEA | GRADUA | LANPOSTUA | EGOERA ADMINISTRATIBOA |
FUNTZIONARIOAK |
García González, Fco. Javier | F | B | 3 | Kirol koordinatzailea | Jardunean |
Iragarkiaren kodea: L2003978