67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2020-2021 denboraldian kirol klubek kirol eskolak antola ditzaten dirulaguntzak emateko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da 2020-2020 denboraldian kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubei dirulaguntzak emateko Eguesibarko Udalaren deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) eta Udalaren webgunean kontsulta daiteke. DDBN (Identifikazioa): 500171.

–Helburua eta xedea. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea Eguesibarko kirol eskolei laguntza emateko 2020-2021 kirol denboraldian (iraila-maiatza).

–Eskabideak aurkezteko epea. Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak aurkeztu beharko dira Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko martxoaren 13an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2004047