67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2020ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Domeñun, 2020ko martxoaren 12an.–Jarduneko alkatea, Ibai Moreno Ibáñez.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: garbitzailea. Maila: E. Osagarria: % 35,95. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren % 9,79. Egoera: jardunean.

Izenen zerrenda

Aldi baterako lan kontratudunen izenen zerrenda.

Garbitzailea: Ana María Orradre Berruete. Antzinatasuna: 2008-11-01.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazkeraren arabera, ondotik ematen diren zehaztapenak egin dira organikoki Irunberriko eta Urraulgoitiko udalen menean egoteagatik udal horien plantilla organikoan agertuko diren langile partekatuen gainean:

Irunberriko eta Urraulgoitiko Udalen Batasuneko idazkaria.

Irunberriko eta Urraulgoitiko Udalen Batasuneko administrari laguntzailea.

Iragarkiaren kodea: L2004062