67. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2020 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendar nagusiak emana, proiektu honi dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deia egiten duena: “13,2 kV-eko aireko linea, ‘L-4631-03 Murieta-Arroitz’, berritzea 31335 eta 31336 euskarrien artean, sareta metalikozko hiru euskarri berri eta ordezten diren euskarrien arteko eroalea jartzeko”, Arroizko udal-mugartean (Esp. SAT11043).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 23ko 8/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen proiektu hau: “13,2 kV-eko aireko linea, ‘L-4631-03 Murieta-Arroitz’, berritzea 31335 eta 31336 euskarrien artean, sareta metalikozko hiru euskarri berri eta ordezten diren euskarrien arteko eroalea jartzeko”, Arroizko udal-mugartean; horrekin batera, baimena eman zen instalaziorako, eta haren onura publikoa deklaratu.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Arroizko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Arroizko udaletxean, 2020ko maiatzaren 21ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Arroizko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2003317