66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03889 JV/sr espedientea. Informazio publikoa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Luis Ezcurdia Olasagarre.

Helbidea: Errementaldegia baserria, Arribe 31891 Araitz (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 800 litro egunean.

Tokia: Arribe.

Udal-mugartea eta probintzia: Araitz (Nafarroa).

Erabilera: abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura kutxatila batetik hartuko da; bertatik HDPE-zko hazbete erdiko diametroa eta 195 m-ko luzera duen hodia abiatzen da, biltegi zahar bateraino eramateko. Biltegi horretatik hornituko da zisterna-atoi bat, abereei edaten emateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko otsailaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2003269