66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-850

Adoración Hualde Anautek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Adoración Hualde Anaut.

Xedea: borda-mendiko aterpe bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Esaura erreka-zuloa (Belagua ibaia).

Unitate hidrogeologikoa: Ezkaurre-Peña Telera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Izaba (Nafarroa).

Borda 8. poligonoko 206. lurzatian dago. Haren isuria, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, Esaura erreka-zulora joaten da, 300 m³/urteko emariarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003232