66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-EXT-4

2020ko otsailaren 4an alderdi batek eskaturik abiarazi zen ondoko ezaugarriak dituen aprobetxamenduaren eskubidea azkentzeko espedientea, titularrak uko egin diolako, aprobetxamendua Nafarroako Ubidearen Ureztatzaileen Elkarte Orokorrean sartu delako, XXIV. sektorean.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Joaquín Fernández Jauregui.

Xedea: lur azaleko uren aprobetxamendu bat amaitzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Mendigorria (Nafarroa).

Eremu ureztagarria: 2,512 ha.

Bolumena (m³/ha): 2229,99 m³/ha.

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 1,05 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 2003ko azaroaren 18an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 38. liburukia, 61. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 17an.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2003189