66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hiri-jarduketarako plan berezia Larraintzarko UE 07 unitatean. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Hiri-jarduketarako plan berezia Larraintzarko (Ultzama) U.E.0.7 unitatean, bi zatitan banatzeko, U.E.0.7-A eta U.E.0.7-B” espedientea. Iragarki hau eta dagozkion testua eta planoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen dira argitara, behar diren ondorioak izateko, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7., 49., 61., 62., 71., 72., 133. eta 79.1 artikuluen eta bat datozen gainerako artikuluen arabera (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2003482