66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Txapitela kaleko 8-10ean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-MAR-20 (8/CU).

“Ikusi da Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko otsailaren 5ean harturiko JOB 5-FEB-19 (5/CV) erabakia, zeinak hasiera batean onetsi baitzuen Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Jesús Nogueras Carniceroren eta Gregoria De los Milagros Casas Aliagaren beheko solairuko lokaletik 9,90 m² desjabetzekoa. Espedientea hilabetez egon zen jendaurrean, iragarkia paratuta 2019ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an, bai eta bertako prentsan ere. Ikusi dira Elena Díaz Álvarez Maldonadok, Jesús Nogueras Carniceroren ordezkari den aldetik, aurkezturiko alegazioak, berraztertzeko errekurtso baten gisan, zeina Gobernu Batzarrak ezetsi baitzuen 2019ko martxoaren 29an (JOB 29-MAR-19 4/CV). Ikusi da, halaber, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa, auzitegi horrek 2019ko azaroaren 5ean eman ebazpen baten bidez ezetsia. Horiek horrela, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan eta harekin bat datozenetan (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluan nahiz aplikatzeko xedapenetan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasotako dokumentazioa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Onestea txosten tekniko erantsia.

2.–Jesús Nogueras Carnicerok aurkezturiko alegazioak ezestea, alegia, planteatzen zirenak Gobernu Batzarrak 2019ko martxoaren 29ko erabakiaren bidez (4/CV) ezetsi zuen berraztertzeko errekurtsoan eta geroagoko 19-01088 gora jotzeko errekurtsoan, zeina Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezetsi baitzuen 2019ko azaroaren 5eko ebazpen batean.

3.–Behin betiko onestea oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Txapitela kaleko 8-10eko eraikinean.

4.–Deklaratzea onura publikokoa eta nahitaezkoa dela Txapitela kaleko 8-10eko beheko solairuan dagoen lokalaren 9,90 m²-ren okupazioa; beraz, Udalak desjabetzeko prozedurari ekinen dio, eraikin horretako jabeen elkartearen alde diharduen administrazio gisa.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.”

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua eta 45.1.a) apartatua (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2020ko martxoaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2003800