66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa puntuala udal planean

Mendabiako Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Fernando Dávila Garcíak, Construcciones y Promociones Berrobiko SL ordezkatuz, udal planean proposatu zuen aldaketa, Udalak adierazitako idazketarekin bat.

Erabaki hori 2007ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, aldaketa horri zegokion testua argitaratu gabe; hartara, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 52.1 artikuluari jarraikiz, ondotik ematen da argitara.

Mendabian, 2020ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2003981