66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Subitzako 7. poligonoko 44. urzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Subitzako 7. poligonoko 44. lurzatian eraikigarritasuna gehitzearen ondoriozko betebeharrak monetarizatzeko, Luis Antúnezek aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2020ko martxoaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2004094