66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Subitzako 7. poligonoko 44. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko martxoaren 5an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Subitzako 7. poligonoko 44. lurzatia antolatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, Luis Antúnezek aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2020ko martxoaren 17an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2004092