66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa Karrika Nagusiko 22an. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Karrika Nagusiko 22ko jabeen erkidegoak sustatutako xehetasun-azterketa, Burlatako katastroko 2. poligonoko 41. lurzatian (lehen aipatu karrika eta zenbaki beretan). Haren xedea da lerrokadurak aldatzea eta etxe-sailaren patioaren barruan bolumena sortzea, igogailua ipiniz irisgarritasuna hobetzeko, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak idatziriko dokumentuaren arabera.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2003570