66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Hiri-jarduketarako plan berezia 16. poligonoko 16. lurzatian. Behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2020ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia onetsi zuen:

Ikusi da 16. poligonoko 16. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia onesteko izapidetu den espedientea. Haren helburua da Burgiko 16. poligonoko 16. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzea. Legez ezarritakoarekin bat, parte-hartze prozesu bat egon da aldez aurretik, eta, orobat, Udalak hasierako onespena eman zion 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, eta jendaurrean jarri zuen, legean ezarri bezala, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horiek horrela eta legeak agindutako gainerako formalitateak beteta, osoko bilkurak honako hau erabakitzen du, aho batez:

Lehena: Behin betiko onestea 16. poligonoko 16. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Luis María Arzak 2019ko abuztuaren 7an aurkeztutako eta sinatutako dokumentazioarekin bat, zeinaren helburua baita Burgiko 16. poligonoko 16. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzea.

Bigarrena: Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burgin, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2003766