66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2020 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun probarako deia egiten duena 2020. urtean.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, 54. artikuluan, goi mailako arte ikasketetan sartzeko modua aurreikusten du baldintza akademikoak ez dituztenentzat: hezkuntza administrazioek araututako sarrera proba gainditzea.

Maiatzaren 3ko 21/2015 Errege Dekretuaren bidez, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua aldatu zen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte irakaskuntzak antolatzen dituena, hain zuzen. Haren zortzigarren xedapen gehigarrian zehazten da, salbuespen gisa eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 69.5 artikuluaren arabera, hezkuntza administrazioek ezartzen ahalko dutela 18 urtetik gorakoek oro har zuzeneko sarbidea izanen dutela goi mailako arte ikasketetan –horretarako, berariazko proba bat gainditu beharko dute, izangaiak ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren jakintzak, trebetasunak eta gaitasunak badituela frogatzen duena–, baita 16 urtetik gorakoek ere musikako edo dantzako goi mailako ikasketetan, baldintza beretan.

Ebazpen honen bidez, goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun probarako deia egiten da, eta haren oinarriak eta eranskinak onesten dira.

Prozesu honetako zatiren batean parte hartzen duten pertsonek bertan erabiltzen diren inprimakietan eman dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren fitxategietan sartuko dira estatistikoki tratatzeko eta prozeduraren ondorioz sor litezkeen aitorpen agiriak kudeatzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua murrizteko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzen ahalko dira Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean.

Ikusita Arte Ikasketetarako Atalak heldutasun proba egiteko deialdiaren alde 2020ko martxoaren 12an emandako txostena, eta deialdiaren epeak, inskripzioak eta, oro har, proba hori garatzeko arauak finkatzearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun probarako deia egitea. Proba 2020. urtean eginen da, eta haren oinarriak ebazpen honen eranskinetan agertzen dira.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Inklusio Atalari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko martxoaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

OINARRIAK

Alderdi orokorrak

1. Probaren ezaugarriak.

1.1. Hiru gai hauek osatuko dute goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba:

–Gaztelania edo Euskara.

–Artearen Historia edo Espainiako Historia.

–Atzerriko hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa.

Heldutasun proba osatzen duten gaien edukiak eta curriculum-erreferentziak ebazpen honen II. eranskinean biltzen dira.

1.2. Gaztelaniako ariketa eta euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, proba egiteko zer hizkuntza aukeratu den gorabehera.

1.3. Atzerriko hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

1.4. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko da. Izangaiak inskripzioa egiten duenean aukeratu beharko du proba zer hitzkuntzatan egingo duen.

1.5. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak ikasketa horietan guztietan sartzeko aukera ematen die jada 18 urte dituzten edo proba egiten den urtean adin hori betetzen duten izangaiei. Horretarako, gainera, berariazko proba gainditu beharko da, frogatzeko norberak badituela ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak.

1.6. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak musikako edo dantzako ikasketetan bakarrik sartzeko aukera ematen die proba egiten den urtean 16 edo 17 urte betetzen dituzten izangaiei. Horretarako, gainera, berariazko proba gainditu beharko da, frogatzeko norberak badituela ikasketa horiek probetxuz egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak.

1.7. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditzeak aukera ematen du Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna egitetik salbuesteko, betiere lanbide heziketako, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzen zikloetan sartzeko probetarako urtero deialdia egiten duen ebazpenean ezarritakoari jarraituz.

1.8. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko proben 2020ko deialdia egin zen. Deialdi horretan, Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako arte ikasketetan sartzeko probaren zati komuna gainditzeak bidea emanen du ebazpen honek arautzen duen heldutasun proba egin behar ez izateko.

1.9. Heldutasun proba gaindituz gero, estatuko lurralde osoan izanen du balioa.

1.10. Proba egiteko egokitzapenak.

Goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proban egokitzapenak eska ditzakete hauek:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonak, dela ikasteko zailtasun berariazkoak dituztelako dela arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea izateagatik edo hezkuntza premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak indarra duten arauetan xedaturikoari jarraikiz eginen dira.

Ikasteko zailtasun berariazkoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonentzat egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da:

a) 2019-2020 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak “Heldutasun probarako egokitzapenei buruzko txostena” bete beharko du VI. eranskineko ereduari jarraikiz. Han zehaztuko du zer egokitzapen mota egin behar diren.

b) Ikasteko zailtasun berariazkoak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak direla-eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen kasuan, orientatzaileak 2020ko apirilaren 17a baino lehen bidaliko dio txostena Inklusio Ataleko Orientazio Bulegoari.

Egokitzapenei buruzko txostenean jasota egon behar du ebazpen honen VI. eranskinaren amaierako jarraibideetan aipatutako informazio gehigarriak.

c) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, orientatzaileak 2020ko apirilaren 17a baino lehen bidali beharko du txosten hori Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ).

Txostenean jasota egon behar du ebazpen honen VI. eranskineko amaierako jarraibideetan jasotako informazio gehigarria.

d) Orientazio Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak 2020ko apirilaren 23a baino lehen jakinaraziko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari egokitzapen eskaera onartu den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztu eta helaraziko ditu.

e) Egokitzapenen behin-behineko zerrendaren ebazpena 2020ko apirilaren 23an argitaratuko da Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba” fitxan.

Erreklamazioak jartzen ahalko dira 2020ko apirilaren 24tik 28ra bitartean (biak barne), Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea 8, Iruña):

–Ikasteko zailtasun berariazkoak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak direla-eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen egokitzapen eskaeren kasuan, Orientazio Bulegoari zuzenduko zaizkio erreklamazioak.

–Hezkuntza-premia bereziak direla-eta eskatutako egokitzapenen kasuan, NHBBZri zuzenduko zaizkio erreklamazioak.

Orientazio Bulegoak eta NHBBZk proben gaineko erreklamazioen ebazpena igorriko diote, 2020ko maiatzaren 3ko 14:00ak baino lehen, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari.

Egokitzapenen behin betiko zerrendaren ebazpena 2020ko maiatzaren 5ean argitaratuko da Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba” fitxan.

Arte Ikasketen Atalak honako agiri hauek bidaliko dizkio proben koordinazio epaimahaiari, 2020ko maiatzaren 5a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Ikastearen nahasmenduak (IN) eta arreta-defizitaren eta eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) izateagatik, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten izangaien probetan egokitzapenak egiteko eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

1.11. Honako hauek dira proban inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 99. bis artikuluan ezarritako onura fiskalak:

–Proban izena ematea: 18 euro.

–Familia ugari orokorreko kideak eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.

–Familia ugari bereziko kideak; ekintza terroristen biktimak (baita ezkontidea eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); gutxienez % 65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak; langabeak, frogatzen baldin badute langabe izan direla gutxienez sarrera-probetan izena eman aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez): doan.

1.12. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8520/Prueba-de-madurez-para-las-ensenanzas-artisticas-superiores-2020

1.13. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

1.14. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.

1.15. Tasa itzultzeko, instantzia bat aurkeztu beharko da Hezkuntza Departamentuaren erregistroan, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari zuzendua.

2. Izena emateko baldintzak.

2.1. Heldutasun proban ematen ahalko dute izena goi mailako arte ikasketetan sartu nahi izan bai, baina Batxilergoko titulurik edo 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiririk ez dutenek. Izena emateko derrigorrezkoa izanen da 18 urtetik gorakoa izatea –edo 16 urtetik gorakoa, musikako edo dantzako goi mailako ikasketetan edo bietan sartu nahi izanez gero–, edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

2.2. Heldutasun probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

3. Izen-ematea.

3.1. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proban inskribatzeko epea 2020ko apirilaren 6tik 8ra arte izanen da, biak barne.

3.2. Honela eman daiteke izena:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da eskabidea, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren edozein bulegotan (2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 7koa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan, eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Atalera zuzenduko da. Izangaiak, aurkezpenaren egun berean, ensearti@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidalita, iragarri beharko du dokumentazioa igorri duela, igorpenaren gordailu eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera.

–Modu telematikoan, online, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba” fitxatik abiatuta, helbide honetan baitago:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8520/Prueba-de-madurez-para-las-ensenanzas-artisticas-superiores-2020. Hori egin ahal izateko, beharrezkoa da ziurtagiri digital balioduna edukitzea.

3.3. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakarra bete beharko du, aurreko atalean aipatutako “Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba” fitxan agertzen diren ereduei jarraituz. Inskripzio eskabide horien edukia ebazpen honen III. eranskinean ezarritakoa da.

Heldutasun probarako inskripzioa bikoizturik eginez gero, izangaia ez da prozesuan onartuko.

4. Dokumentazioa.

4.1. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote izena emateko eskabideari:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarren nortasun txartelaren, pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia-agiriaren edo bisaren fotokopia, bi aldeetatik.

–Heldutasun probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia, edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

–Ikastearen nahasmenduak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua izateagatik, hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleei buruzko txosten eta agiriak, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduaren 5.7 artikuluan eta ebazpen honetan ezarritakoari jarraikiz.

c) Salbuespenerako dokumentazioa:

–Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

4.2. Arte Ikasketen Atalak honako agiri hauek bidaliko dizkio proben koordinazio epaimahaiari, 2020ko apirilaren 22a baino lehen:

–Proba egitetik salbuesteko eskariak, frogatzeagatik heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinetan zati komuna gainditua duela, 2008tik 2018ra bitartean (urte horiek barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

–Proba egitetik salbuesteko eskariak, frogatzeagatik Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako arte ikasketetan sartzeko probetako zati komuna gainditua duela 2019. urtean.

5. Onartu eta baztertuen zerrenda.

5.1. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak (horietan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak) 2020ko apirilaren 23an argitaratuko ditu Arte Ikasketen Atalak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.

Orobat, izangaiek eskatutako proba egokitzapenak ebatziko dira zerrenda horietan, bai eta eskatutako salbuespenak ere.

5.2. Erreklamazioak egiten ahalko dira 2020ko apirilaren 24tik 28ra bitarte, biak barne, eranskin honen 3. oinarrian agertzen diren tokietan, IV. eranskineko ereduaren arabera:

–Onartua/baztertua izateari buruzko erreklamazioak Arte Ikasketen Atalera zuzenduko dira.

–Egokitzapen-eskaerei buruzko erreklamazioak, proben koordinazio epaimahaiaren buruari zuzenduko zaizkio.

5.3. Erreklamazioak ebatzirik, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak 2020ko maiatzaren 5ean argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.

Izangaiei dagozkien proba egokitzapenak ebatziko dira zerrenda horietan, bai eta heldutasun probatik salbuestekoak ere. Orobat, zerrenda horietan izangaien banaketa, epaimahaien araberakoa, agertuko da, baita zein ikastetxetan eginen den ere goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba.

6. Salbuespenak.

6.1. Heldutasun proba egitetik salbuetsiak izan nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute izena emateko eskabidean. Era berean, ondoko betebehar hau betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

SALBUESPENA

FROGATU BEHARREKO BALDINTZAK

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Heldutasun probatik salbuetsita egotea

Heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008tik 2018ra bitartean (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Heldutasun probatik salbuetsita egotea

Arteen eta Giza Zientzien modalitateetan goi mailako arte ikasketetan sartzeko probetako zati komuna gainditua izatea 2019. urtean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

6.2. Heziketa zikloetan sartzeko proben epaimahaiak ebatziko ditu salbuespenak.

7. Heldutasun probaren kalifikazioa eta balorazioa.

7.1. Heldutasun probaren gai bakoitzari 0tik 10era arteko kalifikazioa emanen zaio.

7.2. Probaren gaietan lortutako batez besteko nota aritmetikoa, 0tik 10era eta bi zifra hamartarrekin adierazia, izanen da goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun probaren azken kalifikazioa, eta 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira gainditzeko.

8. Proba egiteko egutegia.

8.1. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba 2020ko maiatzaren 20an eginen da, V. eranskinean adierazitako ikastetxeetan eta orduetan.

8.2. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori argitara emanen da, izangaiak geletan nola banatuko diren adierazita, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan.

8.3. Heldutasun probaren ariketak honela eginen dira:

PROBA

EGUNA ETA ORDUA

GAIA

ARIKETAREN IRAUPENA

Goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba

Martxoaren 20an, 15:30ean

Gaztelania edo Euskara

2:30 ordu (hiru azterketak banatuko dira, eta ikasleek denbora hori izango dute ariketak egiteko)

Espainiako Historia edo Artearen Historia

Atzerriko hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa)

8.4. Eskaera-inprimakian “Artearen Historia” markatu dutenentzat, heldutasun proba Iruñeko Arte Eskolan izanen da, maiatzaren 20an 15:30ean.

8.5. Eskaera-inprimakian “Espainiako Historia” markatu dutenentzat, heldutasun proba Virgen del Camino IBPan izanen da, maiatzaren 20an 15:30ean.

8.6. Ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

9. Proben emaitzak eta erreklamazioak.

9.1. Emaitzak argitaratuko dira proba egin den ikastetxean eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan, jarraian adierazten diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2020ko maiatzaren 28an

Erreklamazioak

2020ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra

(14:00ak arte), biak barne

Behin betiko emaitzak

2020ko ekainaren 12an

9.2. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, IV. eranskinean ageri den ereduaren araberakoa, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

9.3. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu al diren izandako erreklamazioak.

10. Egiaztagiriak.

10.1. Goi mailako arte ikasketetan sartzeko baldintza akademikoak ordezten dituen heldutasun proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. Gai dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio, bi zifra hamartarrekin adierazia, lortu duen.

10.2. Interesdunek heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiria jasotzen ahalko dute Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalean, 2020ko ekainaren 18tik aurrera.

11. Epaimahaien osaera eta eginkizunak.

11.1. Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenean (Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntza zikloetan sartzeko proben deialdiari buruzkoa) ezarritako sarrera proben koordinazio epaimahaia izanen da heldutasun probaren koordinazio epaimahaia.

Probak koordinatzeko epaimahaiak, aipatu ebazpenean adierazitako eginkizunez gain, probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatuko du eta proben garapenarekin lotura duen oro kudeatuko du, honako hauekin lotura duena izan ezik:

a) Hezkuntza Departamentuaren web-orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

b) Heldutasun probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

Eginkizun hauek, a eta b, Hezkuntza Departamentuko Arte Ikasketen Atalak hartuko ditu bere gain.

11.2. Ebaluazio epaimahaiek eta Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 26/2020 Ebazpenean aipatzen diren aholkulariek heldutasun probari lotutako eginkizunak dituzte, ebazpen horretan sarrera-probetarako aipatutakoez gain.

12. Errekurtsoak.

12.1. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik aurrera.

12.2. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 57. artikuluan xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

II. ERANSKINA

GOI MAILAKO ARTE IKASKETETAN SARTZEKO HELDUTASUN PROBA: CURRICULUM ERREFERENTZIA, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Gaztelania / Euskara

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gaztelania.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. blokeak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura I eta II: 1., 2. eta 3. blokeak.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

Espainiako Historia

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Espainiako Historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Espainiako Historia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

Atzerriko hizkuntza: Ingelesa

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Atzerriko hizkuntza: Ingelesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I eta II. Ingelesa.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) irakasgairako ezarritakoak.

Atzerriko hizkuntza: Frantsesa

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I. Frantsesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I (Frantsesa) irakasgairako ezarritakoak.

Artearen Historia

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Artearen historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

III. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

IV. ERANSKINA

Erreklamaziorako inprimakia (PDFa).

V. ERANSKINA

Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba egiteko zentroak

–Iruñeko Arte Eskola (Amaia kalea 27, Iruña). Maiatzaren 20an 15:30ean (izena emateko eskaeran “Artearen Historia” aukera markatu dutenentzat).

–Virgen del Camino IBP (Imarkoain kalea 1, Iruña). Maiatzaren 20an 15:30ean (izena emateko eskaeran “Espainiako Historia” aukera markatu dutenentzat).

VI. ERANSKINA

Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun probarako egokitzapenei buruzko txostena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2004011