66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89E/2020 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzenari nagusiak emana, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2018ko abenduaren 13ko 417/2018 Epaia betearazten duena. Epaia ANGEDek (Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución) sustatutako 501/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa da.

Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak uztailaren 19an eman 487E/2017 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Alde Zaharra turismo ugariko eremutzat deklaratu zen uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren arteko aldirako, bi egun horiek barne, merkataritzako ordutegien ondorioetarako. Ebazpen hori 2017ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n aldaketa hau proba baterako da eta gero ezabatu behar da.

Ebazpen horren kontra, ANGEDek (Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución) gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, zeina ezetsi baitzen Garapen Ekonomikorako kontseilariak abenduaren 1ean eman 139/2017 Foru Aginduaren bidez.

Gero, ANGEDek (Asociación de Grandes Empresas de Distribución) administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako foru aginduaren aurka.

2018ko abenduaren 13an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 417/2018 Epaia eman zuen, non partez baietsi baitzuen jarritako errekurtsoa. Izan ere, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak uztailaren 19an eman 487E/2017 Ebazpena errebokatu zen esparru geografikoari dagokionez, baina denbora-eremua, aldiz, berretsi zen.

Epai horren aurka, kasazio-errekurtso bana aurkeztu zuten Nafarroako Foru Komunitateak eta Iruñeko Udalak prozesuan duten ordezkaritzek. Alabaina, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako 103. Ataleko Justizia Administrazioaren letraduak, 2019ko irailaren 30eko dekretuaren bidez, Iruñeko Udalak egin errekurtsoa huts deklaratu zuen.

2019ko azaroaren 29an, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Atalak ez zuen onartu Nafarroako Foru Komunitateak aipatu den 417/2018 Epaiaren kontra aurkeztutako kasazio-errekurtsoa.

2019ko abenduaren 30ean, Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eman epaiaren ebazpen irmoaren ziurtagiria jaso zen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 104. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori ikusita, epaia bete beharrez, bidezkoa da turismo ugariko eremu geografikoa errebokatzea, Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 487E/2017 Ebazpenaren bidez deklaratu zena.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren abenduaren 13ko 417/2018 Epaia betearaztea, haren epaitza gauzatuz. Izan ere, xedapen zatian, partez baiesten da ANGEDek (Asocación Nacional de Grandes Empresas) aurkeztutako errekurtsoa, eta, hortaz, turismo ugariko eremu geografikoa errebokatzen da, Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 487E/2017 Ebazpenaren bidez deklaratu zena. Hori dela eta, Iruñeko udal-mugartea deklaratzen da turismo ugariko eremutzat, merkataritza ondorioetarako, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko eperako.

2. Ebazpen hau igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, ANGEDera (Asociación Nacional de Grandes Empresas de Distribución) eta Iruñeko Udalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2002981