66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

13/2020 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, dei egiten duena “Ustaize-Nabaskoze” 20 kV-eko linea elektrikoa, lur azpiko eta airekoa. Ustaize BTA eta “Judasen benta-Irunberri” lineako 1467 zenbakiko euskarria lotzea, Nabaskozeko udal-mugartean” izeneko proiektuaren okupatu aurreko aktak egitera. (SAT 11032 espedientea).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 10eko 23/2020 Ebazpenaren bidez, “Ustaize-Nabaskoze” 20 kV-eko linea elektrikoa, lur azpiko eta airekoa. Ustaize BTA eta “Judasen benta-Irunberri” lineako 1467 zenbakiko euskarria lotzea, Nabaskozeko udal-mugartean” proiektua onetsi zen, instalazioa baimendu zen eta haren onura publikoa aitortu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Nabaskozeko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Nabaskozeko udaletxean, 2020ko apirilaren 28an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Nabaskozeko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2002577