66. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10E/2020 EBAZPENA, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren emaileen Erregistroan sartzen duena Editora Independiente de Medios de Navarra SAren sozietate-izenaren aldaketa.

Editora Independiente de Medios de Navarra SA enpresak Foru Komunitateko Erkidegoko TDTren bi lizentziaren titulartasuna du, zeinak eman baitzitzaizkion Komunikazioko zuzendari nagusiak azaroaren 24an eman 71/2010 Ebazpenaren bidez. Ebazpen horrek ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentzia bihurtzen ditu ikus-entzunezko komunikazio zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko kontzesioak, ebazpen horren 1. eta 2. eranskinetan jaso direnak. Ebazpena 2010eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ekoan.

Enpresa horrek, 2020ko otsailaren 10ean, komunikazio bat erregistratu du, non jakinarazten baitu sozietate-izena aldatu duela, “Sumando TV y Web SA” baita izen berria. Komunikazio horrekin batera, 2020ko urtarrilaren 29ko notario eskriturak aurkeztu dira, dokumentu publikoko izaera eman diotenak sozietate-izenaren aldaketa horri.

Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak honako hau xedatzen du 29.3 artikuluan (Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan inskribatzea):

“Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren emaileak behartuta daude Erregistroko datuak eguneraturik edukitzera. Lehenengo inskripzioa egin ondoren, inskribaturiko datuetan gertatzen diren aldaketa guztiak jaso beharko dira Erregistroan, hala titularrari dagozkionak, nola ematen den ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuari dagokionez. Inskribaturiko datuak aldatzeko jakinarazpena ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren emaileak egin beharko du, aldaketa gertatu eta hilabeteko epean gehienez, beharrezkoa diren egiaztagiriak aurkeztuz”.

Kasu honetan, enpresak behar den moduan eta epean aurkeztu du komunikazioa, eginiko aldaketa frogatzen duen dokumentazioarekin batera.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen emaileen Erregistroan behar duen idazpena baimentzea.

2. 30 euroko tasa ezartzea, sozietate-izenaren aldaketaren erregistro-idazpenaren kontzeptuagatik, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legea indardunarekin bat. Enpresak ordainketa-gutun baten bidez ordaindu beharko du hilabeteko epean, baimentzeko ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Baimentzeko ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau enpresa interesdunari jakinaraztea eta Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal du interesdunak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Pablo Roncal Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: F2003011