65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

501/2020 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 17ko 4E/2020 Foru Agindua gauzatzen duena.

Iranzu Echavarri Bengoetxea andreak parte hartu zuen Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako txanda irekiko hautapen prozeduran, maisu-maistren kidegoko Lehen Hezkuntza (gaztelania) eta Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (gaztelania) espezialitateetan.

Hautapen prozesuan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen balorazioa, behin betikoa. Iranzu Echavarri Bengoetxea andreak, 2019ko abuztuaren 9an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen uztailaren 24ko 2475/2019 Ebazpenaren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Iranzu Echavarri Bengoetxea andrea Atzerriko hizkuntza-ingelesa (gaztelania) espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 17ko 4E/2020 Foru Aginduaren bidez, gora jotzeko errekurtso bat baietsi zen, Iranzu Echavarri Bengoetxea andreak jarritakoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek agintzen dio Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari Iranzu Echavarri Bengoetxea andreari 0,750 puntu esleitzeko merezimenduen baremoko 3.2.2 atalean (euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana jakitea frogatzen duten titulazioak: Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 maila egiaztatzen duen ziurtagiria, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat. Esleipen hori eginda, errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko amaierako puntuazioa hau da:

Atzerriko Hizkuntza-Ingelesa (gaztelania):

Puntuazioa, guztira: 5,1041 (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 1,1041. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 2,2500 puntu. III. atala, ”Beste merezimendu batzuk”: 1,750 puntu (3.1 azpiatala: 1,000 puntu. 3.2 azpiatala: 0,750 puntu).

Puntuazio berri honi oposizioaldian lortu zuena (6,8450 puntu) gehituta, deialdian ezarritakoarekin bat honako puntuazio bateratu hau izanen da: 6,1486 puntu. Horrek ez du aldatzen Iranzu Echavarri Bengoechea andreak hautapen prozesuan duen tokia.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iranzu Echavarri Bengoechea andreari 0,750 puntu esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 3.2.2 atalean, Atzerriko hizkuntza-ingelesa (gaztelaniaz) espezialitatean (Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 maila egiaztatzen duen ziurtagiria, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat).

2. Iranzu Echavarri Bengoetxea andreari 6,1486 puntu ematea oposizio-lehiaketako amaierako puntuazio gisa; horrek ez du aldatzen hautapen prozesuan, Atzerriko hizkuntza-ingelesa (gaztelania) espezialitatean, duen tokia.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2003577