65. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

421/2020 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 16ko 331E/2019 Foru Agindua gauzatzen duena.

Inmaculada Gutiérrez García andreak hartu zuen parte, maisu-maistren kidegoan sartzeko txanda irekiko hautapen prozedura batean, Haur-Hezkuntza gaztelaniaz eta Haur-Hezkuntza euskaraz espezialitateetan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako horretan. Ebazpen hori aldatu zen urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bitartez.

Hautapen prozesuan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa. Inmaculada Gutiérrez García andreak, 2019ko uztailaren 26an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka.

Oposizio-lehiaketaldia bukatu ondoren, Inmaculada Gutiérrez García andrea Haur-Hezkuntza euskaraz espezialitateko praktiketako funtzionario izendatu zuten, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 3042/2019 Ebazpenaren bidez.

Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 16ko 331E/2019 Foru Aginduaren bidez, gora jotzeko errekurtso bat baietsi zen, Inmaculada Gutiérrez García andreak jarritakoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa.

Foru agindu horrek Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari agintzen dio Inmaculada Gutiérrez García andrearekin loturiko jarduketak atzera eramateko, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 26ko 2370/2019 Ebazpena argitaratu zeneko momentura arte eraman ere (ebazpen horren bidez onetsi zen merezimenduen behin-behineko balorazioa). Halaber, ebazpen horrek agintzen duenaren arabera, interesdunari eskatu behar zaio “alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea” zuzentzeko aipatu ebazpenean ezarritako epean, merezimendua baloratzearren, kasua bada.

Aurrekoaren ondorioz, zuzenketak egiteko ofizioa jakinarazi zitzaion Inmaculada Gutiérrez García andreari 2020ko urtarrilaren 16an, eta 10 egun balioduneko epea eman zitzaion betetzeko.

Inmaculada Gutiérrez García andreak zuzenketak egiteko idazkia aurkeztu zuen 2020ko urtarrilaren 17an. Ikasketa-espedientea jasotzen da bertan. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorri zitzaion espedientea, eta horrek 1,2500 puntu eman zizkion ikasketa-espedientearengatik. Horrenbestez, errekurtsogileak lehiaketaldian lorturiko amaierako puntuazioa hau da:

Haur-Hezkuntza euskaraz

Puntuazioa, guztira: 8,9748 puntu (I. atala, “Irakasle lanetan izaniko esperientzia”: 6,7248 puntu. II. atala, “Prestakuntza akademikoa”: 1,2500 puntu. III. atala, “Beste merezimendu batzuk”: 1,000 puntu).

Deialdian ezarritakoarekin bat, puntuazio horrekin gehi oposizioaldian lorturikoarekin (8,2675 puntu), puntuazio bateratua hau izanen da: 8,5504 puntu.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Inmaculada Gutiérrez García andreari 1,2500 puntu esleitzea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozesuko merezimenduen baremoko 2.1 atalean (Alegatutako tituluaren ikasketa-espedientea), Haur-Hezkuntza euskaraz espezialitatean.

2. Oposizio-lehiaketan, amaierako puntuazio hau ematea Inmaculada Gutiérrez García andreari Haur Hezkuntza euskaraz espezialitatean: 8,5504 puntu.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, adieraziz ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2002933