63. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Doneztebeko hirigune historikoko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren aldaketa (erabiltzeko baldintzak; 17., 29. eta 41. artikuluak). Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko martxoaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Doneztebeko Hirigune Historikoko Hiri Jarduketarako Plan Berezian (erabiltzeko baldintzak; 17., 29. eta 41. artikuluak), Juan Manuel Juanenak eta Arantxa Ezcurrak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Donezteben, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2003972