63. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

133E/2020 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordearen osaera aldatu zen.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendapenetik lau urte igarotzeagatik, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Batzordeko idazkaria izateari uko egin dio María Begoña López Aranguren andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu zuenak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez. Beraz, bidezkoa da hura ordeztea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Ana Rita Garrido Jordán andrea proposatu du batzordeko idazkari izateko.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Begoña López Aranguren andrea fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren ebaluazio batzordeko idazkari kargutik kentzea.

2. Ana Rita Garrido Jordán andrea batzordeko idazkari izendatzea.

Horrenbestez, honako hau da fakultatibo asistentzialen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera:

–Batzordeburua: –Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordekideak:

–Fernando Olaz Preciado jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 882E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Amparo Larequi García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez.

–Aurelia Mena Mur andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Jesús Elizalde Eguinoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Nafarroako Ospitaleguneko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–M.ª Antonia Zapatería García andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 753E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Ángel Hernández Galán jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 743E/2019 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

–Idazkaria: Ana Rita Garrido Jordán andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko otsailaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2002881