61. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 3/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarria gaitzen duena.

Espedientea jendaurrean egon da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu eta ez da alegaziorik jaso. Horregatik guztiagatik, goian adierazitako araudiaren arabera, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara ematen da aurrekontu-aldaketa horren testua. Hona hemen:

Partida hauetako kreditu-gehigarria

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 9200 1310002

Kreditu-gehigarria

Administrari-ofizialaren ordainsaria

1.000,00

1 9200 1600001

Kreditu-gehigarria

Administrari-ofizialaren Gizarte Segurantza

1.000,00

Finantzabideak

PARTIDA

FINANTZAKETA MOTA

IZENA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 1611 2130004

Kreditu lotu gabea deuseztatzea

Sareetako eta biltontzietako mantentze-lanak

2.000,00

Erripan (Odieta), 2020ko martxoaren 2an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2003213